XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I.¿Zer da Sacramentu Confirmaziñocua?.

E. Da Emoten dabena indarra, bautismuan artu zan fedian sendo irauteco.

I.¿Zer da Sacramentu penitenziyacua?.

E. Da parcatuten dabezana bateatu esquero eguin dirian pecatu guztiyac, alan mortalac, zein da benialac.

I.¿Zer da pecatu mortala?.

E. Da esatia, edo eguitia, edo pensetia, edo gura izatia zerbait Jaungoicuaren leguiaren contra gauza astunian.

I.¿Zelaco caltiac eguiten deutzez pecatu mortalac arimiari?.

E. Esan ta pensau leiquezan baño gueiyago ta andiyaguac: I.¿Zeintzuc dira bada?.

E. Quenduten dau arimaco graziya, Jaungoicuaren adisquidetasuna ta zeruraco escubidia; eta eguiten gaitu Jaungoicuaren areriyo, diabruaren mendeco eta infernuco penen duiñ.

I.¿Eta confesatu esquero erremediyetan dira calte orrec?.